Abonatuak

“LANDARERA BUELTAN”

2021 – 2022 denboraldiko abonatu kanpaina abian da. Urte gogor baten ostean, ikusleak, zaleak, abonatuak Landare-Tokira itzultzeko ilusioz gainezka dago Hernani Club Rugby Elkartea eta hori behar bezala burutzeko, “LANDARERA BUELTAN” abonatu kanpaina berria jartzen du martxan.

Hernani Club Rugby Elkartea gipuzkoako errugbi taldea da. Errugbiagatik dugun pasioa zuekin elkarbanatzeko ilusioz jarraitzen dugu aurrera. Urtero bezala, denboraldi berria ilusioz hartzen dugu gure onena eman eta kirol honek dituen balore guztiekin batera, errugbiaz disfrutatzeko.


HCRE herriaren taldea da! Abonatu zaitez!

Ze abonatu mota daude?

HCRE ABONUA

Urtean 75€

Langabetuak 50€


– Lehen taldeko partidetara sarrera.

– HCRE taldearen kamiseta ofizialean 5€ko deskontua.

– Etxeko partidetan egiten diren zozketetan parte hartzea.

– HCRE dendako produktu askotan deskontuak.

LAGUNTZAILE ABONUA

Urtean 40€


– Etxeko partidetan egiten diren zozketetan parte hartzea.

Ohi bezala, Landareko bulegoetan ere abonatu txartelak egiteko edota berritzeko aukera egongo da:

  • Klubeko bulegoetan, Landaren – Florida Auzoa 152, Hernani.
  • Abonatu kanpaina irailaren 8an hasiko dugu eta bulegoak txartela egiteko ordutegia hurrengoa izango da:
  • Astelehenetik ostegunera goizez 9:30etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00tatik 18:30etara

Edozein zalantza edo galdera egiteko zuen eskura jartzen dugu hurrengo helbide elektronikoa: