Abonatu eta laguntzaileen kanpaina 2018-19

Datorren urriatik aurrera txartelak jasotzeko, berritzeko ala berriak egiteko aukera astearte, ostegun eta partido egunetan (beti Landaren) izango da.
Esker mila

2018/08/14 asteartea

Abonatu eta laguntzaileen kanpaina 2018-19

Kaixo errugbizale eta bereziki HCREren jarraitzaile kuttuna:

Klubaren Zuzendaritza Batzordearen izenean jaso ezazu agurrik beroena. Hastear dagoen 2018-19 denboraldi berriaren atarian, berriro zuengana zuzentzen gatzaizkizue zuen laguntza eskatuz.

Egun gutxi barru 2018-19 Harpideduna kanpainaren berritze/eraberritze sasoiari hasiera emango diogu.

Denboraldi berri hontarako gauzatze era berri bat ahalbideratu dugu, bai aurrekoa berritzeko baita berria egiteko ere; zehazki klubaren web orrian. Aukera hau:

              Denda             

ON-LINE ordainketaz burutu daiteke.

Beste aukera betikoa, hots, Landare-Tokira hurbildu eta bertan jaso.

Lehenengo aukera hautatzen duenak, ordainketa gauzatu eta egun pare baten bueltan adierazi duen helbidean jasoko du txartela.

Landare-Tokin gauzatu nahi duenak, datorren abuztuaren 27tik aurrera izango du aukera. Astelehenetik ostegunera bitartean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00tara.

Ordainketzeko 3 erak gogoratu: bertan dirua emanaz, klubaren k/k-tean ingresatuz

(Rural Kutxa 3008 0170 18 1033933928)

ala zuen k/k-a eskeiniz. Edozein eratan txartela jasotzea diruaren truke izango da (lehenengo partidoa irailaren 23an izango da, Cisnerosen aurka).

Amaitzeko beste berri bat: ezarri berri den “Datuen babesa Legea” dela eta, danok-guztiok, berritzen dutenek nahiz berria egiten dutenek atxikita doan orria bete beharko duzue. Erosoagoa egiten bazaizue bidal dezakezue beteta hcre@hernanirugby.eus helbidera.

              Orria betetzeko             

Harpideduna txartelaren prezioa 60€-koa izango da (denok, berritzen dutenak eta berriak); kolaboratzailearena 30€. Bigarren hauek sarrera ordainduko behar dute ; hori bai bi taldeek bazkari bat oparitzen den zozketa batean dute aukera.

Partido egunekin lotuta, gogoratu bertaratzen diren guztiei sarrerarekin batera Adarraga Gozotegiak oparitzen duen hain ezaguna eta famatua den tarta baten zozketan sartzeko aukera ematen duen tiket bat jasoko duela. Lerro hauen bitartez, klubak eskerrik beroenak luzatzen dizkio hainbeste urtetan zelako fideltasuna eta laguntza izan duen Adarraga Gozotegiari.

Izan ongi eta arren, zuen inguruan guzti honen berri zabaldu. Besarkada bat.

Hernani-Landaren, 2018.ko abuztuaren 10a Lehendakaria
Juan Rodríguez Laburu

 

IZENA:______________________________________________________________

ABIZENAK:___________________________ _______________________________

HARPIDEDUNA 60€ KOLABORATZAILE 30€ ENPRESA 240€

K/K ZENBAKIA (aukeran):___________________________________________________

HELBIDEA:____________________________________________________________

HERRIA:___________________________________________________________

PK:_____________________________________________________________________

PROBINTZIA:____________________________________________________________

TELEFONOA:________________________________________________________

E-MAIL:_________________________________________________________________

SINATUTA

 

 

 

OHARRA: Testu hau legeak dion kopia literala da.
HERNANI CLUB RUGBY ELKARTEA, como responsable del tratamiento, le informa que sus datos son recabados con la finalidad de: Gestión administrativa de los abonados colaboradores. La base jurídica para el tratamiento es la base legal para el tratamiento de sus datos es el consentimiento del interesado al proporcionar sus datos de para asociarse. Sus datos no se cederán a terceros salvo obligación legal. Cualquier persona tiene derecho a solicitar el acceso, rectificación, supresión, limitación del tratamiento, oposición o derecho a la portabilidad de sus datos personales, escribiéndonos a la dirección de nuestras oficinas, o enviando un correo electrónico a hcre@hernanirugby.eus, indicando el derecho que desea ejercer. Puede obtener información adicional en nuestra página

jarri-da-martxan-kanpaina-errugbi-elkartea-diruz-laguntzeko/