Abonatu eta laguntzaileen kanpaina 2019-20

2019/08/05
astelehena

2019-20 DEIALDIA eusk-gazt

Kaixo errugbizale eta bereziki HCREren jarraitzaile kuttuna:

Klubaren Zuzendaritza Batzordearen izenean jaso ezazu agurrik beroena. Hastear dagoen 2019-20 denboraldi berriaren atarian, berriro zuengana zuzentzen gatzaizkizue zuen laguntza eskatuz.

Egun gutxi barru 2019-20 Ligako partidoak ikusteko harpidedun/laguntzaile berritze/eraberritze kanpainari hasiera emango diogu.

Aipatutako partidoak ikus ahal izateko Harpidedun Txartelaren prezioa 60€ izango da (aurretik izandakoak nahiz berriak). Kolaboratzaile Txartela 30€. Bigarren aukera hontakoak sarrera ordaindu beharko dute. Hori bai, bai Harpidedunak baita ere Kolaboratzaile guztiak inguruko restaurante batean bazkari/afari baterako sari-konbitean egingo den zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute. Azkenik, gogoratu ere, partidoa ikustera biltzen diren guztiek sarrerarekin batera herriko famatua den Adarraga Gozotegiak oparitzen duen tarta baten zozketan parte hartzeko tiket bat izango dutela.

Lerro hauen bitartez, klubak eskerrik beroenak luzatzen dizkio hainbeste urtetan zelako fideltasuna eta laguntza izan duen Adarraga Gozotegiari.

Hiru aukera dituzue Txartela ordaindu eta eskuratzeko: dirua zuzenean, Klubaren k/k-tean ingresatuz (Rural Kutxa 3008 0170 18 1033933928) ala zuen kontu korronte baten zenbakia eskeiniz. Edozein eratan txartela jasotzea diruaren truke izango da (lehenengo partidoa irailaren 22an izango da, Cisnerosen aurka).

Landare-Tokin gauzatu nahi duenak, datorren abuztuaren 19tik aurrera izango du aukera. Astelehenetik ostegunera bitartean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00tara.

Amaitzeko beste ohar bat: ezarri berri den “Datuen babesa Legea” dela eta, aurreko urtean bete ez zenutenok eta aurten berriak zaretenok atxikita doan orria bete beharko duzue. Bete eta e-mailez bidaltzea baduzue edo txartela eskuratzean bertan bete (orria nahiko egongo da).

Izan ongi eta arren, zuen inguruan guzti honen berri zabaldu. Besarkada bat.

Hernani-Landaren, 2019.ko abuztuaren 5a
Lehendakaria

IZENA:______________________________________________________________

ABIZENAK:___________________________ _______________________________

HARPIDEDUNA 60€ KOLABORATZAILE 30€

K/K ZENBAKIA (aukeran):___________________________________________________

HELBIDEA:____________________________________________________________

HERRIA:___________________________________________________________

PK:_____________________________________________________________________

PROBINTZIA:____________________________________________________________

TELEFONOA:________________________________________________________

E-MAIL:_________________________________________________________________

SINATUTA

OHARRA: Testu hau legeak dion kopia literala da.
HERNANI CLUB RUGBY ELKARTEA, como responsable del tratamiento, le informa que sus datos son recabados con la finalidad de: Gestión administrativa de los abonados colaboradores. La base jurídica para el tratamiento es la base legal para el tratamiento de sus datos es el consentimiento del interesado al proporcionar sus datos de para asociarse. Sus datos no se cederán a terceros salvo obligación legal. Cualquier persona tiene derecho a solicitar el acceso, rectificación, supresión, limitación del tratamiento, oposición o derecho a la portabilidad de sus datos personales, escribiéndonos a la dirección de nuestras oficinas, o enviando un correo electrónico a hcre@hernanirugby.eus, indicando el derecho que desea ejercer. Puede obtener información adicional en nuestra página