El Henani debuta esta temporada el 17 de agosto a las 18:30 en Landare frente al Aviron

2019/08/07
asteaskena

Euskal Herri osoko lehen Ligan arituko da Hernani abuztuaren 17tik aurrera

Urumeako Kronika

Jaurlaritzako, Euroeskualdeko eta federazio eta klubetako ordezkariak, Errugbiko Euskal Ligaren aurkezpenean.

Eusko Jaurlaritzak, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak eta herrialdeetako federazioek mugaz gaindiko Euro Basque Rugby Challege txapelketa sortu berri dute zazpi talderekin.
Uztailaren 29an Donostiako Miramar Jauregian Euro Bas­que Rugby Challenge (ERBC)-Eus­kal Liga txapelketa berria aurkeztu zuten, eta bertan Her­naniko Elkarteak zeresan haundia du. Talde nagusia Li­garen lehenengo edizioko par­te­hartzailea izango da mugen bi aldeko beste sei tal­derekin batera.

Hernani, Ordizia, Bera Be­ra, Getxo, Biarritz Olym­pi­que, Aviron Bayonnais eta Anglet dira txapelketa honetan ariko diren zazpi taldeak. Liga abuz­tuaren 17an hasiko da eta irai­laren 7an jokatuko da finala Ordizian, berritutako Altamira zelaian.

Zazpi talde horiek bi mul­tzotan daude banatuta. A mul­tzoan daude Getxo, Aviron eta Hernani eta bigarren mul­tzo­an berriz Anglet, Ampo Or­di­zia, Biarritz eta Bera Bera jar­dungo dira. Talde bakoitzeko aurreneko sailkatuak izango dira bi finalistak, eta finaleko garailea, Euskal Ligako lehe­nengo txapelduna.

Abuztuaren 17an debuta Hernanik, Avironen kontra

Hernaniren bi partiduak abuz­tuaren 17an eta 31n izango dira. 17an Avironnen kontra jo­katuko dute kanpoan, eta abuztuko azken egunean Ge­txo­­ren kontra jokatuko dute etxean. Talde honetako biga­rren partiduan Getxo eta Avi­ron neurtuko dira abuz­tuaren 24an.

Beste taldeko lau partiduak bi jardunalditan, 24an eta 31n, daude iragarrita. Anglet-Ordi­zia eta Biarritz-Bera Bera izan­go dira jokatuko diren aurre­neko partiduak.

Emakumeena eta bigarren maila ere aurkeztuko dira

Gizonezkoen lehenengo maila horrez gain, EBRC-Euskal Errugbi Ligak ema­ku­mezko txapelketa bat izango du, baita bigarren maila bat ere, eta datozen hilabeteetan aurkez­tuko dira. Aurreneko urtea de­nez gero, lehiaketa guztiak ligax­ka formatuan jokatuko dira; dena dela, hel­burua da proiektu hau dato­zen urteotan garatzen jarraitzea.

Erakundeetako ordezkariak, aurkezpenean

Aurkezpenean egon ziren Eus­ko Jaurlaritzako eta Euroesku­aldeko ordezkariak, federazio eta klubetakoekin batera: Bin­gen Zupiria, Kultura eta Hiz­kuntza Politikako sailburu her­naniarra; Arola Urdan­ga­rin, Akitania Berria-Euska­di-Nafarroa Euroeskualdeko jar­du­neko zuzendaria; Iñaki Las­ku­rain, Euskal Errugbi Fe­de­razioko presidentea, fede­ra­zio horretako kide den Iñaki Ri­ca­re­kin; eta Alain Fariscot, Errug­bi 64 Departamentu Ba­tzor­­­deko federazioko presi­dentea.

Izan ere, Eusko Jaurlari­tzaren eta Euroeskualdearen bul­tzada ez ezik, EBRC-Euskal Errugbi Ligak hiru federazioen eta Nafarroako eta Akitania Berriko gobernuen babesa ere jaso du. Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique-Pays Bas­que, Anglet, Hernani, Ordi­zia, Getxo eta Bera Bera taldeetako ordezkariak ere izan ziren Donostiako aurkezpenean.

«Ez du zentzurik bizkarra emateak»

Bingen Zupiriak proiektu ho­nek kirolaren eta kultu­ra­ren ikus­­pegitik duen inte­re­sa az­pi­ma­rra­tu zuen, baita Euro­es­ku­aldearen proiektua indartze al­dera ere: «Kirolaren ikus­pe­gitik ez du zentzurik Hegoal­de­ko taldeek Iparraldeari biz­kar ema­­teak, Bidasoaren beste al­de­an kirol maila eta zale­tasun izugarria dago-eta. Ho­be­tzeko tarte haundia dago eta proiektu honek horretan la­gunduko du».

«Nabarmena, kirol aldetik duen interesa»

Iñaki Laskurain Euskal Fede­razioko presidenteak azpima­rratu zuen «nabarmena» dela eki­men honek kirolaren ikus­pegitik duen interesa: «Eu­ro­par proiektu bat da, Eu­ro­es­ku­aldearen esparruan ga­ra­tuko dena, eta euskal errug­bia du ar­datz; hortik da­tor be­re ize­na: Euro Basque Rugby Cha­llen­gue. Nabar­me­na da ha­la­ko ezaugarriak bil­tzen ditu­en txapelketa batek kiro­laren ikus­pegitik duen inte­resa».

eitb.eus/es/deportes/otrosdeportes/detalle/6576317/siete-equipos-participaran-primera-euskal-liga-rugby/