2017/09/19 Asteartea
Hernani Club Rugby Elkarteako PORRA
2017-2018 denboraldi honetan Hernani Club Rugby Elkarteak, porra bat antolatu du Ohorezko Mailako taldeak etxean jokatuko dituen partiduetan, zaletuek emaitza zein izango den asmatuz, elkarren artean lehia dezaten.
Lehia honen pizgarri, Clubak sariak eskainiko ditu jardunaldi bakoitzean. Honez gain, denboraldian zehar metatuz joango diren puntuen bitartez sailkapen orokor bat ezarriko da lehian parte hartzen duten zaletuen artean. Etxean jokatzen den azken partiduaren ostean, sailkapen nagusi honetan nagusi den zaletuak, porraren sari nagusia eskuratuko du:
2018ko maiatzak 12an burutuko den Champions Cup-eko finalerako bi sarrera.
Porraren oinarriak:
Euskeraz:PORRAeu.pdf
En castellano: PORRAes.pdf
facebook HernaniCRE
0 comentarios