Bigarren taldeak emaitza ederra lortu zuen aurreko larunbatean eta sailkapenean gora egin dute.
Aurtengo liga berrituan, primeran dabil 23 urtez azpiko Atletico SS-Hernani CRE taldea. 3 garaipenekin, zazpigarren postuan da sailkapenean, azpiko postuetatik 10 puntura. Sailkapenean azpitik dauden taldeak garaituta, margen ederra lortu du taldeak 6.jardunaldiarekin batera. Aste honetan gainera, 70-7ko emaitzarekin menderatu zuen Burgoseko Aparejadores taldea eta horrek, sailkapeneko tantu aldeak orekatzeko balio izan du.
Aste honetan berriz, aurkari gogorra izango dute aurrean, Alcobendas. Madrildarrak bostgarren postuan daude garaipen bat gehiagorekin, beraz aukera aparta izan daiteke sailkapenean aurrera pausuak ematen jarraitzeko. Partida larunbata arratsaldean izango da, 16;00etan. Bestetik, ohorezko mailako partida igandean jokatuko da, eguerdiko 12:30etan.