23-23 denboraldian ere MVP Pineda Harategia saria

Ohorezko B Mailako taldeak Landare-Tokin jokatuko dituen partidetan jokalari onenaren saria emango da Hernaniko Pineda Harategiaren eskutik

Laster hasiko den 2023-20243 denboraldian pasaden sasoi amaieran bezala, Ohorezko B Mailan arituko den taldeak Landare-Tokin jokatuko dituen partidetan MVP Pineda Harategia saria emango zaio partidako jokalari onenari. Hernaniko Andre Kalen kokatuta dagoen harategiak urteak daramatza kluba babesten eta sari honekin jokalari onenari harategiko produktu desberdinez osatutako lotea entregatuko zaio.

Partidako jokalari onenaren saria klubeko abonatu, zale edota edozein jarraitzailek oso modu sinplean bozkatzeko aukera izango dute. Ekimen honetako emaitza edo izendapena, HCRE komunitate osoa osatzen dutenen artean erabakiko da. Hala ere, datorren asteetan albiste gehiarri bat publikatuko da xehetasun guztiak argitzeko.

Hernani Club Rugby Elkarteak beste urtebetez eskerrak eman nahi dizkie Pineda Harategiko lagunei kluba babestu eta antzeko ekimenetan parte hartzeko erakusten duten prestutasunagatik.

PINEDA HARATEGIA

Andre Kale 38, Hernani

Telefono zenbakia: 943551643