HCREren loteria.

2023, Dic 25

Eguberri on!!

Gehienek jakingo duzuenez aurtengo gabonetako loteriaren zozketan jarritakoa itzultzea tokatu zaigu, hau da partizipazio bakoitzeko 4€.


Bat baino gehiago galdetzen ari da zer egin behar den partizipazioarekin eta dagoeneko askok ere esan digute tokatutako diru hori klubarentzat utziko dutela laguntza moduan.


Oraindik orain, denboraldi hasieran aipatu genuen bezala, arazo ekonomiko larriekin darraigu, beraz keinu txiki hau guretzat oso garrantzitsua izango da gure kutxa pittin bat orekatzeko. Ez da guztiz orekatzeko adina izango, baina, arnas une garrantzitsua izan daiteke.


Bestalde, norberak dagokiona jasotzeko pittin bat ere itxaron beharko du, alde batetik aurrena administrazioak diru sarrera egin behar digulako eta ondoren gure azpiegitura ondo antolatu beharko dugulako jendeari harrera egiteko.
Hurrengo asteetan nola egingo dugun argitzen joango gara.


Bitartean, barkatu eragozpenak eta eguberri eta urte berri on zoriontsua izan dezazuela.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Enviar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Azken albisteak

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Lokatzetan murgilduta, garaipena Landaren

Hernani Club Rugby Elkarteak bost puntu gehiago eskuratu ditu AVK Bera Bera taldea Landaren menderatu ostean, 38-3. Argazkia: KRONIKA Lehen faseko lehen bost partidak jokatuta, Hernani Club Rugby...

600 abonatu baietz!

600 abonatu baietz!

Hernani Club Rugby Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak zorion handienak helarazi nahi dizkizue 2023-24 denboraldi honetan abonatuen kanpainan izan duzuen erantzunarekin. Behin eta berriz berretsi...