10. urteurrena bete du emakumezkoen taldeak

2021, Jun 23

Hernani Club Rugby Elkarteko emakumezkoen taldeak lehen hamarkada bete du eta omenaldi gisa, San Joan txapelketa antolatu du Landaren

Urumea ibai ertzean kokatuta dagoen Landare-Toki errugbi zelaiak, dagoeneko hamarkada batean ikusi ditu emakume trikoloreak lehia bizian. Hernaniko emakumeen taldea 2010-2011 denboraldian sortu zen eta dagoeneko urte guzti hauetan, 82 emakume pasa dira senior taldetik. Eskualdeak eta Hernani herrian zehazki errugbiak duen indarraren islada da, baina zenbakietaz haratago, egun bizi duten egoera ederra aipatu beharra dago. 2020-2021 denboraldi bikaina egin dute eta esperantza handiak jarrita daude hurrengo urteetan lortu dezaketenarekin.

2010-2011 denboraldian urrats handia eman zuen Hernani Club Rugby Elkarteak emakumezkoen taldearen sorrerarekin. Hernaniko eta eskualdeko emakumeek ilusioz hartu zuten erronka eta taldea sortu eta hiru denboralditara, 2013-2014 denboraldian hain zuzen ere, hasiera batean ezinezkoa zirudien Ohorezko Mailara salto egiteko kanporaketa jokatu zuten. Talde berriak zuen indarrak bultzatuta, gorengo mailatik pausu bakar batera geratu ziren lehen talde hori osatu zuten 24 emakumeek.

Denboraldiak pasatzen joan diren heinean, emakumezkoen taldea Euskal Ligan bere tokia finkatzen joan da urtetik urtera maila handiagotuz. Lehen aipatu bezala, azken denboraldi honetan errugbi VIIan eta errugbi XIIan jokatu dute, emaitza handiak lortuz.

Urte guzti hauetan ere jokalari guzti horiekin egon diren teknikoen papera kontuan hartu behar dugu. Jokalari berriak erakartzeko eta horiek hazten joateko lan talde handia aritu da atzean. Hernani herri txikia izaki, inguruko herrietan errugbia ezagutarazteko eta bertako emakumeak erakartzeko egin eta egiten ari den proiektuak lan karga handi du. Hala ere, lan horrek fruituak eman ditu eta Donostia, Lasarte, Irun, Hondarribia, Urnieta edota Astigarragako hainbat emakumeek Hernani CRE taldea ikusi dute errugbi mailan hazteko aukera onena.

Egoerak uzten dituen mugen barruan, taldearen hamargarren urteurrena nolabait ere ospatzeko Landare-Tokin jokatuko den San Joan Torneoa izango da ardatza. Bertan, etxekoez gain Bera Bera, Durango eta La Unica taldeak izango dira lauko txapelketa batean. Ekainaren 26ean izango da eta partidak goizeko 11:00etan hasiko dira. Denboraldi honetan lehen aldiz, Landarek bere ateak irekiko ditu partidak bertatik bertara ikusteko baina hala ere, neurketa guztiak eta txapelketaren nondik norakoak klubaren YouTubeko kanalean zuzenean streaming bitartez jarraitzeko aukera egongo da.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko ditu. Beste hizkuntzaren batean nahi badituzue, itzultzaile neuronala uzten dizuegu.

Hernani Club Rugby Elkarteak euskararekiko duen konpromezuaren baitan eta publikatutako Landareko Hizkuntza Protokoloaren arabera, webguneko albisteak euskaraz publikatuko dira. Beste hizkuntzaren batean nahi izanez gero, itzultzaile neuronala erabil dezakezue.

0 comentarios

Azken albisteak

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

HCRE lehendakaritzarako hauteskundeak.

Klubaren Batzarkide estimatua : Klubaren Zuzendaritza Batzordearen Lehendakaritza Arduraren izenean zera adierazten dizut; egun diharduen Estatuko Araudiaren hildotik, aurten urte olinpikoa...

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernaniko Errugbi Elkartea Gipuzkoa Espetxean

Hernani Club Rugby Elkarteak (HCRE), Onura Publikoko Erakunde izanik, bere sorreratik izan du gizarteari zerbitzua emateko sena. Kirol arloan eskaini dezakeenaz gain, maila sozialean ere ateak...