XV. Hernaniko Garagardo azoka. Ekainak 7-8-9-10 Atsegindegin

07/06/2018 Jueves

XV. Hernaniko Garagardo azoka. Ekainak 7-8-9-10 Atsegindegin

kronika.eus
Garagardo Festari hasiera emango zaio gaur, Errugbi Inklusibo jardunaldiekin bat eginda
Gaur 19:00etan ireki, eta igandera arte, jan-edana eta musika ez dira faltako Garagardo Festan. Errugbi Inklusiboak ere izango du tokia; atzoko sentsibilizazio saioaren ondoren, tailerra egingo da Biterin gaur, 18:00etatik 20:00etara.

Urteroko planari heldu, eta bueltan da Hernani Errugbi Elkarteak antolatzen duen Garagardo Festa. Gaur irekiko ditu ateak 19:00etan Ats­e­gindegin, eta inaugurazio eki­taldia egingo da 20:00etan.

Jan-edana, eta musika
Igandera arte, ohi bezala, sal­txitxa, ukondo eta antzekoak jan eta garagardo mota des–ber­dinak probatu ahal izango dira.
Sukaldea egunero 23:00ak arte irekiko da, baina azoka, gaur, 00:00ak arte egongo da irekita; bihar, 00:30ak arte. Larunbatean, berriz, 13:30eta­tik 15:30etara eta 19:30etatik 00:30etara, nahiz eta tartean, barra irekita egongo den, eta igandean, berdin, baina gau­eko 23:30ak arte.
Musikari dagokionez, gaur Quiennes Band irlandar mu­sika taldeak joko du, eta bihar, Bide Batez tritki taldeak; biak 22:00etan. Etzi, Rock Kam Broom taldea ibiliko da he­rrian zehar, 20:00etan, eta azokan gero, 22:00etan.

Errugbilari guztiek, txokoa
Jokalariek ere izango dute tokia, nola ez, urtero bezala, azokan. Batetik, bazkaria egin­go dute igandean, klubeko la­gun­tzaile eta gurasoekin.
Baina bestetik, larunbatean joka­tuko den Errugbi Barne­ra­tzai­lea Txapelketako jokalariek azokan borobilduko dute eguna.