Porrot motzagoa VRACen kontra, elurrak eragindakoa
72garren minutuan eman zion bukaera arbitroak Hernani eta VRACen arteko norgehiagokari; 53-0 galdu zuten, beraz, hernaniarrek.
HERNANI
2018/01/08 00:00 Astelehena
Hasiera hasieratik, kolokan hasi zen Hernani eta VRAC Quesos Entrepinaresen arteko norgehiagoka Valladoliden ari zuen elurteagatik, eta hala bukatu zuen, behar lukeena baino lehen. Dena den, partidua dagoeneko erabakita zegoen, eta VRACek Hernani garaituta bukatu zuten: 53-0.
Baldintzak okertzen
Nahiz eta hasieratik Pepe Rojo zelaia elurtuta egon, jokatzeko baldintzak bazeudela adierazi zuten, beraz, arazorik gabe hasi zuten lehia Hernanik eta VRACek. Gutxinaka-gutxinaka, ordea, baldintzak okertzen hasi ziren, eta partidua erabakita zegoela ikusita, 53-0 zijoazenean, 72garren minutuan, amaitutzat eman zuen arbitroak. Ordurako, elurra etenik gabe ari zuen, eta jela zen nagusi belardian.
Bartzelona izango dute bisitari igande honetan, 12:00etan.
Valladolidekoak, nagusi
Baldintzek partidua zaildu bazuten ere, aurkari zaila zeukan Hernanik, eta borrokatzeari utzi gabe aritu zen partidu osoa, nahiz eta markagailuan ez zuten lortu nabaritzea.
Bartzelona, hurrengo aurkaria
Bartzelonaren bisita jasoko du igandean Hernanik; Landaren jokatuko dute, 12:00etan.
Estekak:
kronika.eus
elconfidencial.com
marca.com
valladolid.eldesmarque.com
www.rtve.es/alacarta/videos/rugby
elnortedecastilla.es
ferugby.es/
noticiasdegipuzkoa.com
revista22.es
sextoanillo.com
diariodevalladolid.es
as.com/masdeporte/
diariovasco.com/deportes/mas-deportes
0 comentarios