BOSTNAN
GiF-Rugby
Zuaznabar
DV
TXINTXUA
SUKIA
adarra
gipuzkoa
MetalSystem

Aukerarik ez VRACen kontra, baina salbazioa gertuago?
Galdu egin zuen Hernanik, Quesosen zelaian (55-5), baina Getxok ere porrota jaso zuen, Gernikaren kontra. Kalterako, Bartzelonaren garaipena.

HERNANI
2017/04/09 00:00 Igandea
Alde haundiarekin galdu zu­en Hernanik atzo, irabazteko aukerarik gabe, VRAC Quesosen zelaian (55-5). Eta hala ere, ez zen guztiz txarra izan eguna, trikoloreentzako. Izan ere, gal­du egin zuen Getxok ere, etxean, Gernikaren kontrako partidu klabea (23-40). Albiste txarra, Bartzelonatik jaso zuen Hernanik, etxeko taldeak ezus­tekoa eman baitzuen Cisne­rosen kontra irabazita (41-26), erasoko bonusa eta guzti.
Hori horrela, ia seguru galduko du maila Sevillako Cien­ciasek (gaur jokatuko du Inde­pendienteren kontra, etxean), baina oraindik estuago daude gauzak, azkenaurreko posturako; jaitsierako play offa jo­ka­tzera derrigortzen duena. Azkeneko partiduan, Ciencias bera hartuko du Hernanik, Landa­ren, irabazi beharrekoa; baina galduko balu ere, irabazi egin beharko luke Ge­txok, Santboianaren zela­ian, hernaniarrei aurrea hartzeko. Bar­tze­lonak, Gernika bisitatuko du.

SAILKAPENA – Ohorezko Maila
9. Hernani, 30 puntu.
10. Bartzelona, 29 puntu.
11. Getxo, 27 puntu.
12. Ciencias, 18 puntu (partidu bat gutxiago jokatuta, gaurkoa).
Itxura kaxkarra eman gabe, Quesos nagusi atzo
Atzokoa, kontu askorik gabeko partidua izan zen Valladoliden. Ez zuen itxura kaxkarra eman Hernanik, eta gauza politak ere erakutsi zituen, baina bi taldeen arteko maila aldea, nabaria izan zen zelaian.
Oier Garmendiak lortu zuen trikoloreen entsaio bakarra, 54garren minutuan, kontrario­en akats bat aprobetxatuz.
Ennlaces:
ferugby.es
valladolid.eldesmarque.com
elnortedecastilla.es
video.eurosport.es
laliga4sports.es
es.sports.yahoo.com
m.noticiasdegipuzkoa.com
valladoliddeporte.es
diariodevalladolid.es
cadenaser.com
marca.com