Historia

HISTORIALA ETA GARAIPENAK

Hernani C.R. Elkartearen ibilbidea 1965ean hasi zen, Infantil mailako ekipo batekin, zelaia Hernaniko futbol taldearekin konpartitzen zuela eta bi entrenatzaile animosoren ardurapean.

Zaharrenek ondo gogoan dituzte oraindik ere Landare-tokiko guardaren etxeko aldagelak, bigarren zelaia egokitzeko obrak, Urumea ibaia bideratzeko lanak eta Landareko instalazioen berregokitzapena.

Gaur egun, Foru Aldundiren eta Hernaniko Udalaren lankidetzari esker, HCR Elkarteak belar naturaleko bi zelai ditu eta, zelai ondoko eraikin batean, aldagelak, gimnasioa eta egoitza soziala.

Elkartea01

Equipo senior del HCRE, 1971-72

Hernani CRE Txantxilako zelaian

Hernaniko C.R. Elkartea 1966an hasi zen parte hartzen txapelketa erregionaletan,“Grupo Norte” zelakoan. Geroago bigarren mailako txapelketan jokatu zuen, gaur egungo Ohorezko B mailaren parekoa, eta zenbait gorabehera pasa ondoren 1977-78 denboraldian Ohorezko mailara igo zen.

1978-1987 hamarkada urrezkoa izan zen Klubaren historian. Estatu mailako goreneko mailan lau aldiz izan zen txapeldunorde; CAU Madrid, Arquitectura (bi aldiz) eta UE Santboiana taldeak izan ziren irabazle. Txapeleketa honetan, 83-84 denboraldian, honako ekipo hauek hartu zuten parte: UES, HCRE, CAU, Atletico SS, FC Barcelona, Valencia, Arquitectura, Cornella, Getxo eta Tatami (Valentzia).

Denboraldi horretan bertan senior mailako bigarren taldeak “satorrak” oso maila onean hartu zuen parte estatuko 2. mailan eta txapelketa erregionalean.

Senior-HCRE-Subcampeon-Division Honor A-1979-80

Subcampeón División Honor A, 1979-80

1987an Ohorezko mailatik jaitsi egin zen taldea eta estatuko 1. mailan hartu zuen parte, “grupo Norte-Levante”, ezagun zaharrak genituen eta gaur egun ere lehiakide ditugun hainbat talderekin batera: Cornella, Montjuic, Hospitalet, BUC, Les Abelles, Ordizia, Atletico SS, Gernika, etab. Lau urte onen ondotik, 1991n, zoritxarreko berregituraketa bitarteko, estatu mailako kategoria galdu egin zuen taldeak eta Euskal Ligara jaitsi behar izan zuen, Irunek irabazi baitzuen promozio-partida.

Hernani CRE senior 1999-2000

Estatuko mailetan egin ziren hainbat berregituraketa zirela medio, eta taldearen kaltetan federazioak hartu zituen hainbat erabaki zirela eta, Hernaniko CR Elkarteak 13 denboraldi egin behar izan zituen Euskal Ligan eta 1. Mailan (Zaragozako Fénix taldeari irabazita igo zen 1999an), estatu mailako taldeekin lehiatu gabe.

Oso garrantzitsua 2000/2001 eta 2001/2002 denboraldietan, jubenillek bi Estatuko txapela lortu zituzten.
Aurreneko txapelketa Alcobendasko Polideportivo zelaian irabazi zuten Santboiana taldearen aurka.
Eta bigarrena Madrileko Central zelaian Canoeren aurka.

HCRE-Madrid 2001-jubenillak estatuko txapeldun

Madrid 2001, jubenillak estatuko txapeldun

HCRE-Madrid 2001-jubenillak estatuko txapeldun

Madrid 2001, jubenillak estatuko txapeldun

2001/2002 denboraldian izan zen HCRE-ko egitura eta senari aldaketa handi bat suposatu zuena. Albin Lhoste iparraldetarrak hartu zuen seniorren gidaritza. Eta horren emaitza, hiru urte geroago ohorezko b mailarako igoera izan zen. Bere lana bukatua ikusi zuen.

2003-2004 denboraldian ohorezko B mailara igotzea lortu zuen A Coruñako CRATen aurka play-offa irabazita. Bertan Albin Lhostek bere lana bukatua ikusi zuen. Joxe Elosegi eta Jon Iraolak hartu zuten taldea.

HCRE-Madrid 2001-jubenillak estatuko txapeldun

Ohorezko b mailara igoera 2003/2004

Ohorezko b mailako aurreneko bi urteetan laugarren postuan geldituta, 2006/2007an lehen aldiz sailkatu ziren ohorezko mailara igotzeko playoff-etara. Ligan bigarren gelditu ziren, Alcobendas indartsuaren atzetik. Etxeko partiduan HCRE-Monte Ciencias 23-25 izan zen emaitza. Sevilla aldera emaitza oso txarra eraman zuten eta han sevillarrak nagusi izan ziren, Monte Ciencias 48-11 HCRE.

2007 urte honetan Jubenilek Euskadiko txapelketa irabazi zuten zazpigarren aldiz ia segidan.

2008/2009an bigarren playoff-a jokatu zuten. Ligan bigarren postuan bukatu zuten, Gernikaren atzetik. Playoff-ean Atletico Portuense taldea egokitu zitzaion. Landaren 17-14 irabazi zuen eta itzulerakoan 32-22 galdu zuten.

HCRE-Madrid 2001-jubenillak estatuko txapeldun

Play-off igoera, Puerto de Santamaria 2009

2009/2010 urtean aldaketa nabarmenak egon ziren. Patrick Polidori entrenatzaile berria eta Oier Agirrezabalaga prestatzaile fisikoa, Joxe Elosegi, zuzendari tekniko bezala.

Ligan aurrena bukatu eta gero Valentziako CAUren aurka jokatu zuen playoffa. Valentzian 18-13 galdu eta Landaren playoffa hernaniarren alde zegoenean, azken jokaldian Edu Sorribesek sartutako zigor golpe batengatik 12-9 izan zen emaitza, ohorezko mailara igotzeko ametsa zapuztuaz.

Urte oparoa izan zen 2009-10 hau, bestaldetik jubenilak eta kadeteak txapeldun gelditu zirelako Euskadiko Ligan.

2011/2012 Ohorezko mailara igoera

Historikoa denboraldi honek eman diguna

Ohorezko B mailan entrenatzaile aldaketa egon zen, Gurutz San Miguelek taldea utzi zuen kadeetetara pasatzeko eta Javier Seco Boli sartu zen aurrelarien entrenamenduak indartzeko. Iker Fernandez prestatzaile fisikoak hartu zuen Oier Agirrezabalagaren lekua.

Ligan ez zuten areriorik izan. Hamalau partiduak irabazi zituzten eta hamairutan bonusa lortuaz. Bi partidu falta aurreneko postua zihurtatua zuten.

Playoff-etan Cisneros talde madrildarra egokitu zitzaion, Ohorezko B mailako 2. multzoan, bigarren gelditu baitzen CRC-ren atzetik. Madrilen 23-16 galdu zuen HCRE-k eta itzulerakoan ezin izan zuen kanporaketa pasa, nahiz eta 13-7 irabazi Landaren.

Oraindik gora igotzeko beste aukera bat gelditzen zen, lau partidutako bide luzea. Lehendabizi Bera Beraren aurka eta gero Ohorezko A mailako azkenaren aurka.

Joanekoan Landaren 35-20 irabazi zuen HCRE-k, kanporaketa oso bideratuta utzita. Anoetan 18-18 egin zuten eta Hernani pasa zen promozio fasera.

Ohorezko mailako azken sailkatua Alcobendas zen. Apirilak 21ean jokatu zen Landaren eta 19-18 izan zen emaitza. Puntu bakarrarekin Madrilera eta han 6-8 irabazi zuen talde hernaniarrak. Hau bai izan zela poza izugarria.

25 urte eta gero, goreneko mailan berriro eta harrobiko taldea oso osorik.

Jubenilak Euskadiko txapeldunak eta Estatuko txapelketan paper ona bete zuten

Aipatzekoa, Hernanik aurreneko neska taldea atera zuela denboraldi honetan.

HCRE-Madrid 2001-jubenillak estatuko txapeldun

Alcobendas, 2012-04-29 egun historikoa

Hernaniko CR Elkarteak beti zaindu eta landu izan du harrobia. 1970az geroztik izan ditu Elkarteak kadete eta gazte mailako taldeak, oso maila onean lehiatu direnak Euskal Ligan (estatu mailako tituluren bat lortu ere egin dutenak) eta, era berean, senior ekipoaren jarraipena ziurtatu dutenak.

Errugbi Eskola 1990ean sortu zen (7-8 urtetik 14ra bitarteko neska-mutilak) Elkartearen barnean. Etorkizuneko jokalariak hezitzea izan da eta da eskola honen helburua. Emaitzak lortzea baino, elkartasuna, solidaritatea eta adiskidetasuna bezalako baloreak lantzea helburu duen eskola da.

HCRE Gazte mailak, 2005-06


Hernani CREaren Garaipenak

Hernani CR Elkartearen garaipenen atalean, Gipuzkoako eta Euskadiko mailetan lortutakoez gain, beste hauek nabarmendu behar dira:

  1. SENIORRAK: Estatu espainiarreko Ohorezko mailan 4 aldiz txapeldunorde (1980, 1981, 1982, 1984) eta FER Kopan txapeldunorde (1978).
  2. GAZTEAK: bi aldiz estatu mailako txapeldun (2001, 2002) eta Espainiako txapelketan bost aldiz finalista (2000, 2003, 2004, 2005, 2006). Azken 7 urteotan (2000tik 20006ra) bost aldiz izan dira Euskadiko txapeldunak.
  3. KADETEAK: Estatu mailan txapeldunorde 1987an, hirugarren 1999ko estatu txapelketan eta estatu mailan finalista hainbat urtetan: 2001, 2002, 2003, 2004 2005. Azken 7 urteetan ( 1997tik 2006ra)Euskal Ligako txapelduna izan da bost aldiz.
  4. INFANTILAK: Azken 10 urteotan (1997tik 2006ra) Euskadiko txapeldun sei aldiz.

Laburbilduz esan dezakegu Hernaniko CR Elkartea, bere 47 urteko ibilbide luze bezain gorabeheratsuaren ondotik, bere une pozgarri eta ilunen ondotik, Hernaniko gazteen artean errotutako elkartea dela, Hernaniko herriaren babesa duena, eta Euskal Herri mailan bezala estatuan eta nazioartean ere ezagutua eta aitortua dagoen Elkartea.