Hernani-VRAC Quesos Entrepinares, Hernaniko Kronikan

2017/09/25 Astelehena

 

Hernani-VRAC Quesos Entrepinares, Hernaniko Kronikan


Denboraldiko bigarren lehian ere ezin, trikoloreek
17-45 galdu zuten atzo Landaren, Hernaniko Ohorezko Mailako mutilek Valladolideko VRAC Quesos Entrepinares taldearen kontra.

HERNANI
2017/09/25 00:00 Astelehena
VRAC taldeak menderatuta dauka Landare, eta atzo ere nabaritu zen. Bosgarren aldiz jarraian irabazi zion Herna­niri etxean, bigarren zatian beren jokoaren intentsitatea igotzeari esker; 17-45 bukatu zuten norgehiagoka. Galdu egin zuten trikoloreek, baina lana ondo egin izanaren sen­tsazioa izan zen nagusi, bereziki, aurreneko zatian.

Aurreneko zatia, nahiko parekoa
10-16ko emaitzarekin joan zi­ren atsedenaldira atzoko partiduan; oso emaitza berdindua, aurreneko zatia izan ze­na­ren islada. Izan ere, daukaten indar eta kemen guztia ate­ra zuten trikoloreek, eta zenbait momentutan Vallado­li­dekoen aurretik jartzea ere lor­tu zuten.
Parekoen arteko lehia ho­rre­­tan, VRAC izan zen au­rre­nekoa puntuak eskuratzen. Hamabosgarren minutuan izan zen hori, Tomas Carrió­ren zigor kolpearen ondorioz lortu baitzituen mar­kagailuko aurreneko hiru puntuak. Ondoren, hiru minutu beranduago etorri zen hernaniarren aurreneko entsegua, David Pelazen eskutik. Hasiera ho­rretan, bosnaka hasi zen Hernani, eta hirunaka VRAC, eta hala gertatu zen aurreneko orduerdian.

FC Barcelonaren kontra jokatuko dute hurrengo partidua, Bartzelonan.
Bigarren zatiara indartuta, aurreko urteko txapelduna
Atsedenaren ostean, ordea, aldatu egin zen egoera erabat. VRACek presioa indartu zuen, eta hernaniarrek bigarren zatiko hamargarren minutuko entsegua eta transformazioa egitea besterik ez zuten lortu, 17-23an zijoazen orduan, eta horren ondoren, beste hiru entsegu egitea lortu zuten valladolidtarrek (17-45).

Bartzelonan, hurrengoa
Oraindik egun eta ordu ofizialik gabe, Bartzelonara egingo dute bidaia asteburuan hernaniarrek, bertan izango baitute zain, FC Barcelona.

Estekak:
valladolid.eldesmarque.com
diariovasco.com/
elnortedecastilla.es/
vracrugby.com
marca.com
cadenaser.com
as.com
revista22.es
Liga Heineken, ensayos
Hernani-VRAC, argazkiak: Nekane Galarza