20/03/2017 Lunes

Hernani CRE – Gernika RT, Urumeako Kronikan

kronika.eus

Ohorezko Mailari eusteko, abantaila garrantzitsua Hernanik
39-26 irabazi zuen atzo Hernanik, Gernikaren aurkako euskal derbian. Aurrerapauso haundia eman dute, beraz, Ohorezko Mailan geratzeko.

HERNANI
2017/03/20 00:00 Astelehena
Ederki hasi zuen atzo Her­na­nik, kontrario zuzenen erronda, Gernikaren kontra. Bera­ien joko hoberena erakutsi zuten, eta horrela lortu zuten talde bizkaitarra 39-26 garai­tzea.

Hasieratik, partidua hernaniarren esku
Bigarren minutuan eman zu­ten aurreneko sorpresa triko­lo­reek Landaren, Arratibe­len entsaioarekin.
Hogeita batgarren minutuan Gernikak hori berdintzea lortu bazuen ere (5-5), hortik aurrera, norgehiagoka hernaniarren esku geratu zen, za­lantzarik gabe. Izan ere, atsedenaren aurretik, beste bi en­tsaio ere egin zituzten, bata Colladoren eskutik, eta bestea, Genuak egindakoa. Eta biak transformatu zituen Elosegik (19-5), segidan.
Bigarren zatian, aldiz, pixka bat gehiago sufritu zuten trikoloreek, batez ere, Gernikako Pichler argentinarraren lanaren ondorioz. Baina ez zen oztopo izan, eta Garmendiaren azkeneko en­tsaioak, hernaniarren esku utzi zuen garaipena erabat (39-26).

Getxon jokatuko dute igandean, eguerdiko 12:30etan hasita.
Hurrengo zita, Getxon
Lau partidu besterik ez dira geratzen aurtengo denboraldiari bukaera emateko, eta derbitik derbira egingo dute datorren astean. Getxon jokatuko dute hernaniarrek, igandean, eguerdiko 12:30etan.
Norgehiagoka garrantzitsua da hau ere, Ohorezko Mailan mantentzeko, horre­ga­tik, animatzera joateko au­to­busa antolatu du klubak. 10:30etan aterako da Biteritik, eta joan nahi duenak Zintzarrin eman beharko du izena, 10 euroan.

Enlaces:
kronika.eus
kronika.eus
naiz.eus
gernikarugby.com
noticiasdegipuzkoa.com
deia.com
mundodeportivo.com
Hernani-Gernika, argazkiak: Ainhoa Muriel
Hernani-Gernika, argazkiak: Nekane Galarza
eitb.eus








Hernani-Gernika, argazkiak: Ainhoa Muriel