2017/05/12 Ostirala

HCRE M14 taldea Nazioarteko Torneoan


HCRE M14 taldea Nazioarteko Torneoan
Datorren asteburuan, maiatzak 13 eta 14, Olivan (Valentzia) jokatuko da M14 mailan estatuko txapelketa “ofiziosoa”.
Txapelketa honetan HCRE taldeak beste 27 elkartekin batera parte hartuko du.
Iparraldeko txapelketa
Valentziara joan aurretik gure gazteek ibilbide oparoa burutu dute Iparraldean, hain zuzen CD64 Challengean (Cote Basque eta Bearn).
Hasieran A2 mailan bi fasetan jokatu zen CD64 torneoan bigarren gelditu ziren US Nafarroa-ren atzetik, beste 14 talde gaindituz.
Baina azken fasean (Tournoi Subelet) -A1 eta A2 nahasita- hirugarren sailkatu dira Mugerre eta Baionaren atzetik, kasu honetan nafarrak atzean utzi ondoren.
Beraz, denboraldi bikaina gure M14 infantiek bete dutena Iparraldean eta orain ikusi behar nolako papera osatzen duten Oliva-ko torneo berezian.
Aupa HCRE-ko M14 infantilak eta HCRE-ko errugbi eskola