El Salvador – Hernani, Urumeako Kronikan

2017/11/13 Astelehena

El Salvador – Hernani, Urumeako Kronikan

  • Esku hutsik, baina indartuta, etxera buelta

  • 49-7 galdu zuten hernaniarrek Valladoliden, Liga irabazteko faborito den El Salvadorren kontra.

  •  
    HERNANI
    2017/11/12 00:00 Igandea
  • Sorpresarik gabe, herna­nia­rrek ezin izan zuten atzo kon­trario zailenetako baten kon­tra, El Salvadorren aurka, ale­gia. 49-7 galdu zuten atzo Pepe Rojo zelaian.

    Entsegua eta transformazioa, aurreneko zatian
    Bazekiten ez zutela bat ere erraza izango, hala ere, borrokatzera atera ziren, be­tiko gogo eta ilusioarekin, eta, behin­tzat, izan zuten entsegu bat egiteko aukera. Partidua hasi eta orduerdira izan zen hori, Valladolideko jokalarien erritmo azkarrera egokitu zi­ren hernaniarrak, eta itxuraz, erraz lortu zuen Iraitz Gar­mendiak entsegua egitea. Eta ondoren, tranformatu egin zuen Anartz Elosegik.
    Or­du­rako, ordea, El Salva­do­rrek aurrea hartua zeukan (21-7), eta horrek, asko zaildu zu­en trikoloreen lana.
    Atsedenalditik bueltan, il­do beretik jarraitu zuten kon­trarioek, eta beste lau entsegu eta transformazio egitea lortu zuten (49-7).

    Astebeteko atsedenaren ondoren, Santboianaren kontra jokatuko dute, hurrengoan.

    Atsedena, astebetez
    Porrotak ezin ditu kikildu, eta indarrak berreskuratzeari ekin­­go diote aste honetan, izan ere, asteburu honetan ez da par­tidurik izango. Santboiana hartuko dute, hurrengoan.

Estekak:
Urumeako Kronika
El Salvador-Hernani , argazkiak:Manuel Ángel González
Bideoa: Radio Televisión de Castilla y León
ferugby.es/
elnortedecastilla.es
noticiascyl.com
vallanoticias.com
eldiadevalladolid.com
valladoliddeporte.es